Uaaaa!!!
Izarrerrian nago.
Lurralde hau zoragarria da!
Sekula argirik ikusi gabeko gizakiek
argia eta koloreak topatu zituzten!
SINOPSIA
Joseba Sarrionandiaren “Gau ilunekoak” liburuan oinarrituta dago eta zuzeneko margo-lana eta ipuin-kontaketa batzen duen ikuskizuna da.
“Ilunerrian inork ez zuen ezagutzen zer kolore zeukan gauza bakoitzak. Izarretan dago argia! esaten zuten zaharrek. Orduan gazteek bidaia hastea erabaki zuten. Argiaren bila goaz!”
Euskaraz
Iraupena: 40min
Nori zuzendua: 4-9 urte bitarteko haurrei.
Ikuskizuna areto txikietara ere egokitzen da!
Oholtza gainean
Parte hartu dute
- Sonia Villamor. Aktorea eta egilea
- Gotzon G. Pildain: Aktorea eta margolaria
- Ziara Garaizabal: Ilustratzailea
- Joseba Sarrionandia: Idazlea
- Peru Magdalena: Egokitzapena
- Ander Garaizabal: Musika
Kontaktua
Sonia Villamor